jueves, 19 de enero de 2012

Interneten sorrera

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbaturik.
Interneten sorrera XX. 60ko hamarkadan kokatu ohi da. Garai harta gerra hotza zela medio Estatu Batuetako Militarrak komunikabide garrantzitsuak ondo babesteko aukerak aztertzen ari ziren. Militarrek beraien buruak ondo babesteko, pentsatu zuten sarea sortu behar zela ordenagailuen informazioa jaso eta bidaltzeko. Sarea sortu ahal izateko ezinbesteko gauzak ipini zituzten, adibidez; informazioa ez galtzeko eta edozer gertatuta ere helburua iristeko baliabideak ipini zituzten.
1968an lehenengo sarea sortu zen Estatu batuetan, ARPANET izenekoa.
1969: Internet sortu zen, Leonard Klienrock-en eskutik
1972: Lehenengo aurkezpen publikoa egin zen
1983: Arpanet-ek NCP protokoloa TCP/IP protokoloarekin aldatu zuen.
1986: NSF-ek NSFNET sortzen hasi zen
1989: Komunikabide protokolo ezberdinen erabilera erraztu zen OSI izeneko zenbait protokolori esker.
2006: Internetek ehunmila milioi erabiltzaile lortu zituen

Interneteko web orriak ikusteko erabiltzen diren programak NABIGATZAILEAK deitzen dira.
Gaur egun gehien erabiltzen diren nabigatzaileak 5 dira: Mozilla Firefox, Google Chrome, Internet Explorer, Opera esta Safari.

Interneteko web orriak bilatzeko interneten bertan dauden web orriak erabiltzen dira: BILATZAILEAK izenekoak.
Gehien erabiltzen direnak Google, Bing eta Yahoo!-ren bilatzaileak dira.
Web orri garrantzitsu batzuek bere bilatzaile propioak dituzte, baina oso gutxi erabiltzen dira.

Informazio iturriak
http://es.wikipedia.org/wiki/Internet
http://www.slideshare.net/ixoydei/internet-8292281
http://goiuri2.blogspot.com/